Balenciaga kasuaren epaiketa hilak 17a arte egingo da

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO GETARIA.

Asteartean abiatu zen Epaitegian Balenciaga kasuaren epaiketa. Mariano Kamio Getariako alkate ohia eseriko da akusatuen aulkian, Cristóbal Balenciaga Museoa eraikitzeko lanetan ustez egindako irregulartasunengatik. Fiskalaren esanetan Balenciaga museoaren lanak nahita garestitu izana leporatzen zaio, Julian Argilagos arkitektoaren mesedetan. Zortzi urteko kartzela zigorra eskatzen du berarentzat. Fiskalaren arabera, garai hartan maitaleak ziren. Ahozko saioa hilaren 9tik 17ra egingo da.