Bainu egokituak egiteko aukera zabaldu da Malkorben 8 aulkirekin

Bainu egokitua. Martxan jarri dute Malkorbe hondartzan. /
Bainu egokitua. Martxan jarri dute Malkorbe hondartzan.

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOGETARIA.

Gurutze Gorriak gogoratzen duen bezala, dagoeneko eman zaio hasiera aurtengo Sorospen eta Zaintza zerbitzuari Getariako hondartzetan, Malkorbe eta Gaztetapen. Eta horrekin batera, bainu egokituaren denboraldiari ere hasiera eman zaio, hau Malkorbe hondartzan bakarrik ematen dela azpimarratuz.

Aurten, 8 aulki anfibio berri izango ditu zerbitzu honek, Getariako Udala, Elkano Arrantzaleen Kofradia eta Eusko Jaurlaritzako Itsas Garapen elkarteari esker. Lehen erabiltzaileak izan dira dagoeneko aulki anfibio hauekin uretan, eta gonbitea zabaltzen zaie nahi duten guztiei zerbitzu hau erabili dezaten.

Malkorbeko hondartzak baldintza ezin hobeak eskaintzen ditu honelako zerbitzu bat emateko. Ehun metroren barruan aparkalekua, aldagelak eta bainu egokituak, hondartza laburra eta itsaso barea topatuko dute eta hori oso toki gutxitan aurkituko dute egoera honetan aurkitzen direnak.