Borrar
Giroa. Egaña eta Lizaso bertsolariak udaletxeko balkoian kantuan eta Kupela taldea karpan. AMAXKAR
Badatoz San Anton Jaiak 2018

Badatoz San Anton Jaiak 2018

Egitaraua bihar zabalduko da eta asteazkena izango da festa egun nagusia. Urtero bezala Getariako Txakolina izango da protagonista nagusia baina denetarik topa daiteke jaien egitarauaren barne

JUAN MARI ZUBIAURRE

GETARIA.

Sábado, 13 de enero 2018

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Urteroko legez, datorren asteazkena, urtarrilak 17, San Anton eguna izango da eta Getarian festak izango dira. Egitaraua dagoeneko prest dago eta bihartik hasiko dira ekimenak hurrengo igandera bitartean.

Bertso jaialdiak zabalduko ditu San Anton Jaiak 2018. Cristóbal Balenciaga Museoan bihar arratsaldeko 18:00etan. Joan den abenduan Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre (BEC) erakustoki hartuta Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean aritu ziren sei bertsolari egongo dira bertan, sailkapeneko onenak. Hurrenez hurren, Maialen Lujanbio (bitan txapeldun, 2009 eta 2017an) Aitor Mendiluze, Sustrai Colina, Amets Arzallus (2013ko txapelduna), Igor Elortza eta Aitor Sarriegi. Gai-jartzailea herritarra izango da, Uxue Alberdi. Sarrerak 10 eurotan salgai daude, aurrez Turismo Bulegoan eta bihar Museoko leihatilan saioa hasi aurretik.

Asteartean ekingo zaio berriro festa egitarauari eta haurrei egokitutako ekimenak antolatu dira. Arratsaldeko 17:00etan txokolatada prestatuko da herriko plazan. Ondoren frontoiko karpara pasa eta bertan, 18:00etan hasita, 'Tomaxen abenturak'-en eskutik 'Hiru ipuin' pailazo ikuskizuna aurkituko dute ume eta gurasoek. Joan den urtean ere Getarian egon ziren eta arrakasta handia lortu zuten getariar txikienen artean. Amaitutakoan buruhandiak kalez kale ibiliko dira Sugarri txarangak lagunduta eta hauek, txarangako kideak arratsaldea alaitzen jarraituko dute festa giroa jarriz.

San Anton Eguna

Asteazkena San Anton Eguna izango da eta 9:00etan Gazte Alaiak txistulari taldearen dianak gogoratuko die herritarrei egun handia hasi dela. 10:30etik aurrera, Harritarten, Plazan eta Berdura Plazan azoka egongo da zabalik.

Eguerdian etorriko da eguneko protagonistaren ekitaldia. Getariako Txakolinaren uzta berriaren aurkezpena egingo baita frontoiko karpapean. Txakolin zaleek ekitaldia amaitutakoan frontoian bertan eta Harritarten txakolin berria dasta-tzeko aukera izango dute, Kupela taldeak girotuta. Udaletxeko balkoian izango dira ondoren Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña bertsolariak.

Arratsaldeko 18:00etan herri kirol saioa frontoian. Aizkolariak Arria V, Hodei Ezpeleta, Mieltxo Mindegia eta Goizeder Beltza. Harri-jaso-tzaileak Mikel Lopetegi 'Urra' eta Hodei Iruretagoiena 'Izeta IV'. Gero bertsolarien bigarren saioa helduko da udaletxeko balkoitik eta jarraian, Kupela taldeko Zabale eta Larrañaga trikitilariak balkoitik.

Festak amaitzeko hurrengo igandean, urtarrilak 21, Getariako Musika Bandaren diana 9:30ean eta eguerdiko 12:30ean Bandaren kon-tzertua Salbatore Deuna elizan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios