Azpeitia

Zuhaitz Eguna ospatuko dute igande honetan haur eta gurasoek Goenan

Ekoetxeak eta Azpeitiko Udalak elkarrekin antolatuta, herriko agendan falta ezineko jarduera bihurtu da

Eli Aizpuru

Azpeitia

Lunes, 10 de febrero 2025, 20:30

Goenako zelaian hitzordu garrantzitsua izango dute igande honetan, hilaren 16an, herriko haur eta gurasoek. Ekoetxeak eta Udalak antolatuta Zuhaitz Egunari data ipini diote eta igandean elkartuko dira Goenan. Jardueran parte hartzen duten herritarrek zuhaitzen landaketa prozesua bertatik bertara ikusteko eta ikasteko aukera izango dute. Jarduera irekia denez, adin guztietako herritarrek dute bertan parte hartzeko aukera. Antolatzaileek aurrez izena ematea gomendatzen dute, horretarako jartzen duten izen-emate orrian (ekoetxea.eus webgunearen bitartez).

Publicidad

Esperientzia honetan, parte-hartzaileek beren zuhaitza landatzeko aukera izango dute, «ingurune osasungarriagoa eta iraunkorragoa sortzen laguntzeko». Une ezin hobea izango da hainbat zuhaitz-espezieri buruz eta beraien onurei buruz eta hauek nola zaindu ikasteko, indartsu haz daitezen. Esperientzia dibertigarria eta hezitzailea izateaz gain, jarduera hau ingurumen-kontzientzia eta talde-lana sustatzeko modu bat da. Landaketa amaitzean, hamaiketakoa izangoa dute.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad