Zilarrezko LEB ligako aurreneko jardunaldia du gaur Juaristi ISBk

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOAZPEITIA.

Juaristi ISBk gaur, zapatua, 18:00etan, Marbellaren aurka jokatuko du Malagako lurretan zilarrezko LEB ligako aurreneko jardunaldiko partida. Aurredenboraldi bikaina osatu ondoren, besteak beste Euskal Kopa irabazita, Juaristi partida bikaina eginez denboraldiko lehendabiziko garaipena lortzeko asmotan doa Marbellara.

Iñaki Jimenez entrenatzaile berriaren debuteko partida izango da. Taldeak iazko bizkar-hezurrari eusten dio Salazar, Powell, Beraza, Reaves eta Heviarekin. Etorri diren berriek, itxuraz, zeuden hutsuneak indartu dituzte: Lowrence, Dziuba etaBartolomek. Hauei etxeko biak gehitu behar zaizkie: Ibon Guridiren arima eta Ierari Azpitarteren talentua.

Aurreneko neurketa beti izaten da zaila zilarrezko LEB liga bezalako lehiaketa orekatuan. Marbella talde igo berria da eta zaleei aurreneko garaipena eskaintzen saiatuko da Iraurgiko taldea.