Ziklomotorren azterketa teknikoa egiteko aukera, hilaren 8an

Udalak Urola kaleko 6. zenbakian duen biltegian egingo dituzte, 9:00etatik 14:00etara bitartean

E.A. AZPEITIA.

Gaur zortzi, datorren asteazkenean, ziklomotorren azterketa teknikoa (IAT) Azpeitian egiteko aukera izango da. Ohi bezala, azterketak Udalak Urola kaleko 6. zenbakian duen biltegian egingo dituzte, 09:00etatik 14:00etara bitarteko ordutegian.

Azterketa teknikoa egin ahal izateko txanda hartu beharko da, 94376 97 53 telefono zenbakira deituta. 28,17 euro ordaindu beharko da azterketa egiteko, eta hainbat dokumentu aurkeztu behar dituzte ziklomotorren jabeek: ziklomotorraren ezaugarri teknikoen ziurtagiri originala, derrigorrezko asegurua, jabearen NAN zenbakia eta zirkulazio baimena. Lehen matrikulaziotik 3 urte betetako ziklomotorrak azterketa teknikoa derrigorrez pasa behar dute.