Zapatuan egingo dute Lagun Onakekoek Azpeitia eta Bilbo arteko zazpigarren etapa

Ibilaldi bakoitzean ehun lagun inguruk hartu izan du parte, gutxi gorabehera./LAGUNONAK MB.
Ibilaldi bakoitzean ehun lagun inguruk hartu izan du parte, gutxi gorabehera. / LAGUNONAK MB.

Izen-ematea bihar amaituko da Plentzia eta Getxo arteko 21,5 kilometroko luzera duen ibilaldirako

ELI AIZPURUAZPEITIA.

Lagun Onak Mendi Bazkunako kideak piskanaka-piskanaka iritsi dira Azpeitia-Bilbo egitasmoko azken txanpara. Asmoa Azpeitia eta Bizkaiko hiribuaren arteko kilometroak zortzi etapatan burutzea da eta jada zazpigarrena antolatu dute. Zapatu honetan bertan izango da, irailaren 15ean. Plentzia eta Getxo arteko 21'5 kilometro egin beharko dituzte parte har-tzaileek eta dagoeneko interesatuek eman dezakete izena. Horretarako bihar, irailak 13, izango da azken eguna. Inskripzioa www.lagunonakmb.org edo elkarteko tabernan egin behar da.

Egunean bertan, goizeko 8etan izango da irteera, anbulatorio aurretik. Autobusez joango dira Plentziara. Uribe kostako herri eta hondar-tza desberdinetatik zehar osatuko dute Getxora bitarteko ibilaldia. Hala nola, Barrika, Sopela, Punta Galea, Algorta edo Las Arenas zeharkatuz. Bizkaiko zubian amaituko dute saioa, 16:00-16:30 aldera. Bidean 15 minutuko geldialdia egingo da hamaiketakoa egiteko eta ordu erdi izango dute, gutxi gorabehera, bazkaltzeko. Bakoitzak etxetik eraman beharko du janaria.

Behin Getxora bitarteko zazpigarren etaparen ostean, egitasmoaren azken zatia besterik ez da faltako, hau da, Getxo eta Bilbo artekoa eta urriaren 20rako aurreikusten da.

2017an Azpeitia eta Hazparne lotu zituzten mendizaleek eta beste erronka bat antolatzeko asmoarekin antolatu zuten Azpeitia-Bilbo egitasmoa. Zortzi etapa izango dira guztira. Urtarrilaren 13an egin zuten lehen txangoa, Azpeitia eta Deba artekoa eta harrez geroztik jende ugari animatu ohi da ibilaldi desberdinetan parte hartzera.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos