XXXVII. Ollagorra usakume tiraketa jokatuko da biharOdriako zelaian

10:30etik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara izango da tiraketa eta 4.500 euro banatuko dituzte saritan

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOAZPEITIA.

XXXVII. Ollagorra usakume tiraketa jokatuko da Odriako zelaian bihar. Euskadiko II. Kopa ere izango da eta goizez eta arratsaldez egingo dituzte tiraketak, 10:30etik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara bitartean. Ollagorra elkarteak antolatu du txapelketa. Guztira, 4.500 euro banatuko ditzute antolatzaileek saritan (urdaiazpikoak, otarreak, gaztak, arropak.) eta partehartzaile guztien artean eskopeta bat ere zokatuko da. Horrez gainera, 2.000 euroko diru-sariak banatuko dituzte eta maila bakoitzean aurreneko postuan sailkatzen denari garaikurra emango diote (beteranoak, juniorrak eta emakumezkoak, eta elkarteko eta herriko estreinakoak). Lehen hamar sailkatuek izango dute saria sailkapen orokorrean. Honela irabazleak 330 euro, txapela, garaikurra eta saria jasoko ditu; bigarrenak, 300 eta saria; 260 euro eta saria izango dira hirugarrenarentzat eta horrela, lehen hamarrak arte.

Inskripzioa 40 euro ordaindu behar da. Hiru usakume segidan botako dira.

Ollagorra elkarteak eskerrak eman nahi dizkie laguntzaile guztiei eta han parte hartzera nahiz ikustera eta animoak ematera gerturatuko diren herritar guztiei.