Xoxoteko Eguna dela eta festa giroa nagusituko da gaur tontorrean

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO AZPEITIA.

Xoxoteko Eguna da gaur. Ohitura den bezala, Lagun Onak Mendi Bazkunako kideek festan eguna pasatzeko aukera eskainiko diete herritarrei eta honekin batera emango diete amaiera aste osoan zehar ospatu duten Mendi Asteari. 09:00etan plazatik abiatuko dira Xoxotera, eta gailurrera iristean, salda banatuko diete bertaratzen direnei. 12:00etan, meza izango da, eta ondoren, mendian hil diren herritarrei lore eskaintza egingo diete. Urtean zehar Lagun Onak Mendi Bazkunaren ekintzetan parte hartu duten gaztetxoei dominak banatuko dizkiete, urtero egin ohi duten moduan. Eguerdian, 13:00etan hasita, herri kirolen saioa izango da; Mikel Larrañaga eta Eneko Otaño ariko dira aizkoran eta Jon Unanue Goenatxo III.a, harria jasotzen. Paella erraldoia ere sukaldatuko dute eta bertan bazkaltzeko aukera izango da. Jurgi Ituarte eta Izaro Oleaga trikitilariak egongo dira.