Borrar

Azpeitia

Xixi-xarro ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da gaur arratsaldean, Soreasun

Julian Barrenetxea eta Iraurgi Abesbatzak, Musika Banda eta Sahatsa dantza taldea ariko dira elkarlanean, 18:30ean hasita

E. A.

AZPEITIA.

Ostirala, 10 urria 2025, 20:13

Comenta

Sahatsa dantza taldeak, Julian Barrenetxea abesbatzak, Azpeitiko Udal Musika Bandak eta Iraurgi abesbatzak elkarlanean musika eta dantza ikuskizuna eskainiko dute gaur, karunbata, Soreasu antzokian. 18:30ean hasiko da emanaldia.

Ikuskizun «berezia» izango dela aurreratu dute protagonistek. Lehen zatian, Auñamendi azpiko bailarako —Erronkari, Aezkoa eta Orbaizetako— jota, ttun-ttun eta maitasun istorioak izango dira protagonista.

Ondoren, ikuskizunak bere alde sakratuagoa erakutsiko du, Orreagako Amari egiten zaion erromesaldia irudikatuz.

Erromesaldia amaitu eta udaberria iristean, ikusleek Sakanako Unanuko Momoxarroak ezagutuko dituzte: kattolak edo maskarak jantzita, herrian Inauterien hasiera iragartzen dute.

Inauterien ondoren, herrialanera itzuliko da, eta udako uzta prestatzeko ohiturak eta lanabesak irudikatuko dira. Horrela amaituko da lehen zatia, lau taldeek elkarrekin eskainita.

Bigarren zatian, dotorezia eta musika klasikoa izango dira nagusi: musikagile klasikoen, euskal sortzaile garaikideen eta musika barrokoaren doinuek lagunduta, dantzari trebeekin batera.

Amaieran, lau taldeek batera interpretatuko dute Jose Olaizola Gabarainen 'Oleskari Zaharra' operako 'Dantza' zatia, 'Euskaldunai Zortzikoa' bezala ezagunagoa.

Sarrerak

Ikuskizuna ikusi ahal izateko ez da ordaindu behar baina bai sarrerak aurrez ereserbatu beharko dira kulturaz.eus atariaren bitartez.

'Xirri Xarro' ikuskizuna iaz' estreinatu zuen Sahatsa dantza taldeak, Azkoitian. Orduan, Sahatsako dantzariez gainera, Iraurgi abesbatzakoek eta Azkoitiko Musika Bandakoek parte hartu zuten emanaldian.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Xixi-xarro ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da gaur arratsaldean, Soreasun