VIII. Azpeitia Hiria xake saria jokatuko da zapatuan, Sangustinpean

AZPEITIA.

VIII. Azpeitia Hiria xake saria jokatuko da Azpeitian zapatuan. 16:30ean hasita, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako hainbat klubetako ordezkariak elkartuko dira Sanagustinpean. Taldeka eta bost minutuko partida azkarrak jokatuko dira.

Azpeitiko xakelariez gain, Anaitasuna Kakute (Azkoitia), Elkano (Getaria), Easo (Donostia), Alfil (Beasain), Santurtzi, Abadiño, Barakaldo, Zuribaltza (Bilbao), Martintxo (Gasteiz), Eibar eta Bergarako taldeek hartuko dute parte. Euskal Laguntasun Zirkuiturako baliogarria izango da Azpeitiko txapelketa.

Bestalde, pasa den asteburuan, Gipuzkoako Txapelketan bederatzigarren sailkatu ziren Azpeitiko xakelariak.

 

Fotos

Vídeos