65 urtetik gorako emakumeentzat formakuntza saioak

Datorren ostegunean, hilak 9, izango da lehena eta elikadura kontzientea landuko dute, Miriam Herbonen eskutik

E. A. AZPEITIA.

Azpeitiako emakumeen Txokoan 65 urte baino gehiago dituzten emakumeentzat formakuntza saioak antolatu dira. Estreinakoa datorren ostegunean, maiatzaren 9an, izango da. Bertan, Elikadura kontzientea zer den landuko da Miriam Herbonen eskutik. 15:00etatik 17:00etara bitartean izango da tailerra eta interesatuta egonez gero, maiatzaren 7a baino lehen, hurrengo asteartea, eman behar da izena Emakumeen Txokoan bertan.

Hurrengo saioa, maiatzaren 13an eskainiko da. Sexualitatea hartuko dute orduan gaitzat eta horren inguruan arituko da Edurne Mendizabal aditua. Saioa 15:30etik 17:00etara izango da.

Pentsioak

Azkenik, maiatzaren 23an, Emakumeeen pentsioen inguruko saioa eskainiko da Isabel Otxoaren eskutik. Ordutegia hau izango da: 17:00etan hasi eta 18:30ak arte iraungo du.

Gainera, antolatzaileek adierazten dutenez, adineko emakumeak joan ohi dira yoga egitera Emakumeen Txokora. «Horrek harremanak sendotzea eta adineko emakume horien behar eta nahiak ezagutzea ekarri du», diote antolatzaileek, eta hortik abiatuta antolatu dira 65 urtetik gorako emakumeei eskainitako saioak. Bukatzeko, aipatu behar da hiru tailerrak doakoak izango direla.