Borrar
Aitor Mimenzak eta Ainara Urrutiak irabazi zuten duela bi urteko krosa Urrestillan.
Azpeitia

Bi urteren ostean, XVIII. San Juan Herri Krosa egingo da ekainaren 18an Urrestillan

18 urtetik gorakoek eman dezakete jada izena herrikrosa.eus webgunean eta egunean bertan ere egi ahal izango da inskripzioa

ELI AIZPURU

Asteazkena, 25 maiatza 2022, 00:15

Comenta

Urrestillako Festa Batzordea dagoeneko buru belarri dabil sanjoanak antolatze lanetan eta jaien bueltan bada tradizio bihurtu den ekitaldi bat, kirol ekitaldia, hain zuzen ere. San Juan Herri krosa da eta aurtengoan XVIII. edizioa izango du. Bi urteren ostean, beraz, gogotsu dator bueltan atletismo proba. Ekainaren 18an izango da. 17:00etatik aurrera, bost lasterketa egingo dituzte guztira, adin eta maila ezberdinetako korrikalarientzat; azkena, nagusiena, 18:00etan hasiko da.

Honakoa izango da lasterketen ordutegia: 17:00etan, 0 eta 8 urte bitartekoen lasterketa (200 metro); 17:15ean, benjaminen (LHko 3. eta 4. mailatakoen) lasterketa (550 metro); 17:30ean, alebinen (LHko 5. eta 6. mailatakoen) lasterketa (950 metro); 17:45ean hasiko da infantilen (DBHko 1. eta 2. mailatakoen) lasterketa (1.190 metro); eta azkenik, 18:00etan, kadeteak, jubenilak eta senior eta beteranoek egingo dute korrika. Kadeteen (DBHko 3. eta 4. mailatakoen) lasterketa 2.300 metrokoa izango da. Jubenilen lasterketa, 4.500 metro eta aldiz, seniorrek eta beteranoek 8.850 metroko distantzia bete beharko dute.

Izen-ematea

18 urtetik gorakoek jada eman dezakete izena Urrestillako lasterketan parte harzeko herrikrosa.eus webgunean; ekainaren 14an itxiko dute interneteko izen-ematea.

Lasterketaren egunean bertan, berriz, nahi duten guztiek eman ahalko dute izena Urrestillako plazan, 15:30etik aurrera.

2019an egin zen azkenekoz krosa Urrestillan. Aitor Mimenzak eta Ainara Urrutiak (Aretxabaleta) irabazi zuten orduan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bi urteren ostean, XVIII. San Juan Herri Krosa egingo da ekainaren 18an Urrestillan

Azpeitia: Bi urteren ostean, XVIII. San Juan Herri Krosa egingo da ekainaren 18an Urrestillan