10 urte eta gero, Zezen Beltz gogotsu

Udalak oroigarria eman zion elkarteari. /
Udalak oroigarria eman zion elkarteari.

Elkartearen urteurrena ospatu zuten ostiral iluntzean Sanagustinen eta Zezen Beltz asteburuak ere arrakasta izaten jarraitzen du

ELI AIZPURU AZPEITIA.

Hamar urte igaro dira Azpeitian zezenzale lagun talde batek Zeze n Beltz elkartea sortu zuenetik. Hori ospatzeko, ekitaldia egin zuten ostiral iluntzean, Sanagustin kulturgunean. Urte hauetako guztietako ibilbidearekin osatutako bideoa eskaini zuten gerturatu ziren dozenaka herritarren aurrean eta ondoren mokadua egin zuten.

Udalak ere egindako lanagatik zoriondu zuen elkartea eta Agustin Lizarralde zinegotziak Mikel San Juan tailagileak egindako oroigarraia eman zion Mikel Odriozola Zezen Beltzeko kideari.

Gainera, lanean gogotsu, Zezen Beltz asteburuan murgilduta dago elkartea eta hainbat ekitaldi izan ziren atzo ere. Eguerdian sokamutur txikia izan zuten eta eguneko ikuskizun bereziena Grand Prix saioa izan zen, eta beste behin, jende ugari bildu zuen zezen plazan. Lau talde lehiatu ziren (Zezen Beltzeko kideak, ondarrutarrak, Azpeitiko neska kuadrilla bat eta Azkoitikoak) eta azkoitiarrak izan ziren irabazleak.

Zezen Beltz asteburuak gaur jarraituko du. Eguerdian, 12:30etik aurrera sokamutur txikia izango da Erdikaletik plazara eta ondoren, zezen txikiekin eta poniekin gozatzeko aukera izango dute txikienek. Haurrak jolasean diren bitartean, helduek sahieskia eta oilaskoa jateko aukera izango dute, plazan bertan.

Arratsaldean, helduen entzierroa egingo da, Artzubitik plazara eta buelta. Ondoren, zezen bolaztatuak izango dira Artzubian.

 

Fotos

Vídeos