Urrezko banakako aizkolarien eta harrijasotzaileen finalak, bihar, Izarraitz frontoian
Aizkorako kategoria desberdinetako lau lehia eta harrijasotzaileen bi jokatuko dira 12:00etatik aurrera
ELI AIZPURU
Larunbata, 4 ekaina 2022, 00:05
25 urte dira Azpeitiak urrezko aizkolarien finalak hartzen dituela eta oraingoan ere, 25.ez Urrezko Aizkolarien Finalak jokatuko dira Izarraitz pilotalekuan. Bihar izango da jaialdia, 12:00eta hasita. Kategoria desberdineko lau aizkora final eta bi harrijasotze lehia jokatuko dira. Urrezko mailan, ikuskizuna nagusituko da Iker Vicente, Mikel Larrañaga eta Julen Alberdi 'Txikia IV.-ren artean.
Emakumeen mailan Nerea Sorondo, Nerea Arruti eta Laiene Pikabea ariko dira.
Hogeita iru urtez azpikoenmailan, Hodei Ezpeleta, Julen Urretabizkaia 'Basosabal' eta Xuban Kañamares nor baino nor ikusteko aukera izango da eta gaztetxoen mailan baita ere baina hemeretzi urtez azpikoetan, Isidro Velasco, Amets Ariztizabal eta Igoin Pikabea izango dira protagonistak.
Harrijasotzaileen finalean Jokin Eizmendi Euskal Herriko txapelduna eta Jon Unanue 'Goenatxo III'.-a neurtuko dira. Emakumeen mailan, berriz, Karmele Gisasola 'Zelai III'.-a, Patricia Martin eta Lur Errekondo izango dira herri kirol plaza bihurtuko den pilotalekuko kantxan.
Sei txapel beraz, jabe berriaren bila. Sarrerak 20-25 euro balioko du «bakoitzaren borondatearen arabera».