Urola Ikastolako bi ikasle sarituak izan dira Azkue Literatura Sariketan

Malen Bastida eta Nora Uria Mikel Sarasua irakaslearekin. /  UROLA IKASTOLA BHI
Malen Bastida eta Nora Uria Mikel Sarasua irakaslearekin. / UROLA IKASTOLA BHI

Malen Bastidak narrazio alorrean jaso du saria eta Nora Uriak, berriz, olerkietan

ELI AIZPURU AZPEITIA.

Gaztetxoen artean literatura sustatzeko Euskaltzaindiak urteoro antolatzen dituen Azkue literatur sariak banatu berri dira Bilbon. Bertan, Urola Ikastola BHIko bi ikasle izan dira sarituak. Izan ere, azken urteetan ohikoa bihurtu da sarituen artean Urola Ikastolako ordezkariak izatea. Honela, 10 eta 13 urte bitarteko gazteen mailan, narrazioaren alorrean, hirugarren saria irabazi du Malen Bastidak, 'Begitara begira' lanari esker. Adin tarte bereko olerkien alorrean berriz, saritu dute Nora Uria, 'Argitzen nauen izarra' olerkiariarekin. Guztira, 135 lan aurkeztu dituzte Azkue sarietara.

Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzan egindako ekitaldian azaldu zutenez, «lan orijinalak» eta «gai indartsuak» jaso dituzte aurtengo sariketan.