Borrar
Urdaiazpikoa moztea ez du ofizio Agustin Jimenezek, baina bai afizio. A. JIMENEZ
«Urdaiazpikoaren inguruan sortzen den giroa gustatzen zait»

«Urdaiazpikoaren inguruan sortzen den giroa gustatzen zait»

Langabezian geratu eta gero, Agustín Jimenez azpeitiarrak txikitatik zuen afizioko ikastaro bat egitea erabaki zuen

XABIER LARRAÑAGA

AZPEITIA

Jueves, 16 de agosto 2018, 00:18

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

. Agustín Jimenez azpeitiarrak saltsa guztietan egoten den perexil horietakoa da. Azpeitiko hainbat ekitaldietan parte hartzen duen pertsona da: Azkoitia-Azpeitia Maratoian eta Tuba jaialdian antolatzaile gisa aritzen da, Azpeitiako Bandako partaide, eta Sanagustin Kulturgunean lanean dihardu... Bere denbora librean, aldiz, urdaiazpiko mozle gisa aritzen da, txikitatik datorkion pasioetako bat da hori. «Aita Cordobako herri batekoa da, eta bertan nonahi mozten da urdaiazpikoa eskuz; hortik jasan dut urdaiazpikoaren inguruko interesa, bai moztekoa eta bai jatekoa ere», aitortzen du Jimenezek.

Langabezian geratu zenean gustuko ikastaro bat egitea erabaki zuen, eta Jaeneko enpresa batek penintsulan zehar egiten ditu urdaiazpikoak mozteko ikastaroak. Abuztuan langabezian geratu, eta irailean Madrilera joan zen lehen ikastaroa egitera. «Egun bateko ikastaroak izaten dira, baina gero, materiala ematen dizute zure kabuz ikasitakoa gehiago sakontzeko. Oso ikastaro trinkoak izaten dira, eta gero ikasitako lantzeko aukera ematen dute», azaltzen du azpeitiarrak.

Berak lehen ikastaroa Madrilen egin zuen. Bertan, labana txeirarekin nola zuzendu erakusten dute, izan ere laban hauek ez dira zorrozten. Lehen ikastaroa teorikoagoa izan zela onartzen du, izan ere, estatu mailan zein urdaiazpiko jatorri dauden izendatuta azaltzen dute, «oraindik Basatxerrikoa ez dute registraturik euskal urdaiazpikoa», dio barre artean. 2014. urteaz geroztik, urdaiazpikoen etiketak legeztatuta daude eta horiek azaltzen dute ontze denbora, urdaiazpiko bakoitzaren ezaugarriak etab.

Bigarren ikastaroa, aldiz, Bartzelonan egin zuen. Bertan bai, urdaiazpikoa mozterako orduko teknikak izan ziren ikasgai. Honetan, «ekitaldi batean kontuan izan behar ditugun denborak, labanak zuzentzeko teknikak, jendearen aurrean nola egon behar dugun... ikasi genuen. Esaterako, erakutsitako teknikari esker, hezurra beti estalita joaten da, eta nahiz eta haragi gutxi egon, begiz haragia ikusten da; eta horrek are erakargarriagoa egiten du», onartzen du Jimenezek.

Urdaiazpikoa moztu aurretik, urdaiazpiko on bat aukeratzeko aholkuak eskatuz, «urdaiazpikoa meloia bezalakoa da, nahiz eta %100ean ezkurra izan, inork ezin dizu ziurtatu ondo egongo denik. Orohar, urdaiazpikorik onenak ezkurrekoak dira, baina azken urteetan izandako eskaerarekin, hauek 400 eurotik gora daude. Kalitatea baino, lagunartean disfrutatzea gustatzen zait. Berdin dio Teruelekoa edo Serrano izan, urdaiazpikoaren onena konpainia da. Lagunartean edo familia giroan, urdaizpiko bat ireki, eta horrek inguruan sortzen duen giroa gustatzen zait», adierazten du Jimenezek.

Ikastaroak eginda, ofizialki hainbat ekitaldietan parte hartu du Jimezek. «Ofiziotzat ez naiz honetan ikusten, hobbytzat dut». Izan ere, bere lana eta afizioek denbora asko kentzen diote, eta ez du denborarik. Horregatik, eta jendeari ezetz ez esateko, ez da urdaiazpiko-mozle gisa promozionatzen. «Ez dut ekitaldi askotan parte hartu, baino puntualki egin izan ditut. Gehiago izaten da lagunartean ekitaldietan baino, izan ere nire helburua ez da dirua egitea, baizik egindako inbertsioa, material zein ikastaroetan, berreskuratzea», onartzen du Jimenezek.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios