Uraren Munduko Eguna dela eta, Igarako errota martxan izango da asteburuan

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO AZPEITIA.

Asteburuan, hilaren 23an eta 24an, Uraren Munduko Eguna ospatuko da. Hori dela eta, Igarako Errota martxan ikusteko aukera eskainiko da. Ekoetxeak antolatzen dituen herritarren- tzako ekintzen baitan antolatu da ekintza, eta bi egun horietan, egun bakoitzean bitan jarriko dute martxan errota. Larunbatean, hilak 23, 16:00etan eta 17:00etan jarriko da martxan; igandean, berriz, 11:00etan eta 12:00etan.

Igarako errota Loiolako santutegitik metro gutxira, Sistiagako bidegurutzean, dagoen XVIII. mendeko errota da, eta bisitariek nola funtzionatzen duten ezagutzeko aukera izango dute. Bisitetan parte hartu nahi dutenek aurrez ez dute izenik eman beharko.