Azpeitia

'Uraren lokarriak' herri ekitaldia aurkeztuko da bihar, igandez

Soreasu antzokian izango da ekitaldia, 12:00etan hasita eta sarrera doan da

E. A.

AZPEITIA.

Viernes, 10 de octubre 2025, 20:13

Azpeitiko sortzaile talde batek 'Uraren Lokarriak' izeneko ikuskizun kolektiboa aurkeztuko du bihar, urriaren 12an. Soreasu antzokian izango da, 12:00etan hasita. Diziplina anitzak uztartuko ditu emanaldiak —musika, antzerkia, dantza, irudiak eta testigantzak—, eta guztira 30-40 lagunetik gora igoko dira oholtzara.

Publicidad

Ikuskizuna auzolan artistiko baten emaitza da, eta helburu nagusitzat du memoria historikoaren eta herri oroimenaren ariketa kolektiboa egitea. Sortzaileek azaldu dutenez, orain dela 50 urte Francoren erregimenak eragindako hilketa «lazgarrien» inguruko gogoeta izango da oinarrian —Txiki eta Otaegi, baita FRAPeko Baena, Sánchez Bravo eta García Sanz militanteak gogora ekarriz—, baina begirada etorkizunera luzatuz.

'Uraren lokarriak' izenburuak irudi poetiko bat darama: urak iragana, oraina eta geroa lotzen ditu, herriaren bizitza eta oroimenaren hari modura. Sortzaileek diotenez, «iragana geure egiten hasi ezean, ez dago oraina duintasunez bizitzeko aukerarik».

Ikuskizunerako deialdia eginez txarteltxoak banatuko dituzte sortzaileek etxez etxe. Ikuskizunerako ondu duten irudia ikus daiteke bertan.

Emanaldia doakoa izango da, eta herritar oro gonbidatu dute parte hartzera.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad