Borrar
Las diez noticias de la jornada

Azpeitia

Udalekuetan begirale lanetan aritzeko izena emateko epea zabaldu da

Maiatzaren 25ean amaituko da eta baldintzen artean tituluaren jabe izatea; EGA edo baliokidea eta Azpeitian erroldatua egotea daude

Eli Aizpuru

azpeitia.

Jueves, 15 de mayo 2025, 20:46

Udako oporrak hartu bezain pronto herriko haurrentzat eta nerabeentzat aisialdia prestatzen dihardu udalak. Urtero bezala, udaleku irekiak antolatuko ditu erakundeak eta haur, nerabe eta gazteekin lan egiteko begirale eta heziketa behar berezietako adituak kontratatu nahi ditu Jauzika Heziketa Elkarteak. Iaz bezala, aurten ere lan poltsan sartu nahi dutenek galdetegi bat bete beharko dute.

Izena emateko epea maiatzaren 25ean amaituko da. Hautagaien artean honako ezaugarriak hartuko dira kontuan: begirale titulua izatea, EGA edo baliokide titulazioa edukitzea, hezkuntzarekin lotura duten ikasketak izatea edo ikasketak burutzen aritzea, eta antzeko lanetan esperientzia izatea. Azpeitian erroldatuta egotea ere baloratuko da.

Interesa dutenek galdetegi batbete beharko dute. Horretarako udaleko web orrira zuzendu daitezke eta bertatik galdetegira sartu. Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 943 15 71 60 telefono zenbakira.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Udalekuetan begirale lanetan aritzeko izena emateko epea zabaldu da