Udaleku irekietan begirale aritzeko lan poltsan izena emateko epea zabalik da

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO AZPEITIA.

Azpeitiko Udalak zabaldu berri du udaleku irekietan begirale bezala aritzeko lan poltsan izena emateko epea. Haur, nerabe eta gazteekin lan egin nahi duten aisialdiko begiraleek eta behar berezietan adituak diren hezitzaileek eman dezakete izena.

Honakoak hartuko dituzte kontuan begiraleak aukeratzerako orduan. Begirale lanetan aritu nahi duten lagunek begirale titulua eta EGA edo baliokidea izan beharko dituzte. Gainera, hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak -eginda edo egiten- izan beharko dituzte, eta antzeko lanetan esperientzia edukitzea ere kontuan hartuko dute. Horrez gain, azpeitiarra izatea baliotsua izango da.

Maiatzaren 24a, ostirala, baino lehen bidali beharko dituzte curriculumak gib@azpeitia.eus helbide elektronikora. Informazio gehiago behar duenak, 943 157 160 telefono zenbakira dei dezake.