Udal Liburutegiak 55. urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu du

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO AZPEITIA.

Azpeitiko udal liburutegiak 55 urte bete ditu. Hori dela eta, hainbat ekitaldi antolatu dituzte datozen egunetarako. Maiatzean zehar, irakurketa errazeko saioak, bisita gidatuak edo literatura solasaldiak, besteak beste izango dira ospakizunen barne «jendea liburutegira erakartzeko».

Atzo, esaterako, irakurketa errazekoen festa egin zuten bertan parte hartu ohi duten Goienetxe Fundazioko kideekin. Gaur, osteguna, Inharrak taldearen hitzen eta musika emanaldia izango da, 19:00etan.

Bihar, hilak 10, bisita gidatuak izango dira goizean zehar, Juan Bautista Mendizabalek gidatuta. Arratsaldean, berriz, kalera aterako dute liburutegia. Jolasak, tailerrak edo eskulanak izango dira eta Julen magoaren ikuskizunaz gozatu ahal izango da, 17:00etatik aurrera.

Hilak 13ra, astelehenera, egingo du salto gero egitarauak eta Yolanda Arrietaren ipuin kontaketa saioa egingo da, 18:00etan (2-3 urteko haurrei zuzenduta). Ondoren haurren bisitak jasoko dituzte (hilak 22). Hurrengo egunean, 23an, liburutegi zerbitzua eskainiko da Urrestillan, 18:00etatik 19:15era bitartean. Literatura solasaldiak (hilaren 28an), marrazketa saioak (29an) edota irakurleen txokokoen festak, hilaren 30ean, itxiko dute Udal Liburutegian urteurrenaren harira prestatutako egitaraua.