Borrar
Ignacio Arakistain eta Agustin Lizarralde, garitokian. UDALA
Azpeitia

'Udako musika printzak' edizio berri bat hastear da agertoki berezietan

Hiru kontzertuk osatuko dute musika zikloa eta Donejakue kaleko garbitokian nahiz Bakardadeko kaperan izango dira saioak

ELI AIZPURU

azpeitia.

Osteguna, 7 uztaila 2022, 00:06

Comenta

Iaz izandako arrakastaren ondoren, aurtengoan ere 'Udako musika printzak' egitasmoa antoltu du Udalak, Kulturaz kooperatibarekin elkarlanean. Orduan Basazabalen antolatu zen emanaldia eta oraingoan, aldiz, musika zikloa izango da. Musika estilo desberdinak jorratzen dituzten hiru emanaldi izango dira guztira eta lekuak, berriz, zeharo bereziak aukeratu dituzte: Donejakue kaleko garbitokia eta Parrokiako Bakardadeko kapera, hain zuzen ere.

Bihar, ostirala, izango da estreinako emanaldia. Garbitokian, 21:00etan hasita, ganbera musika kontzertua izango da. Bertan, Ignacio Arakistain azpeitiar organu-jotzailea, Garazi Navas akordeoilaria eta Maria Martin abeslaria arituko dira.

Astebete beranduago, hilaren 15ean, ordu eta leku berean, The Chickpeas Jazz taldea izango da ikusgai. Ion Dorregarai, Pablo Lopez Barrios, Jon del Campo eta Maialen Tellabide musikariek osatzen dute taldea. Azken kontzertua, berriz, hilaren 16an, larunbatean, arratsaldeko 19:30ean Bakardadearen Kaperan izango da. Irungo Iga abesbatza gaztea arituko da Eneko Amundarain Irastorzaren gidaritzapean.

Hiru kontzertuak doakoak izango dira baina gonbidapenak eskuratu beharko dira aurrez Kulturazen webgunean.

Garbitokiak 180 urte

Donejakue kaleko garbitokiak 180 urte bete ditu. Hori dela eta, «180 graduko bira eman eta bi musika kontzerturekin ospatuko dugu urteurrena», adierazi du Agustin Lizarralde Turismo zinegotziak. Kontzertu hauen bidez, musika kontzertu desberdinak eskaintzeaz gain, «kultur espazio berriak bilatu eta ordare historikoari balioa ematea» nahi dutela adierazi du batzordeburuak.

Ignacio Arakistain azpeitiar pianojotzailea oholtzan izateaz gainera, antolaketa lanetan ere aritu da eta kontzertuetan «oreka» bilatu nahi izan dutela adierazi du: «hiru kontzertu izanik, estilo desberdinen arteko zein ahots zein musika instrumentalaren arteko oreka bilatu dugu».

Azpeitian horrelako kontzertuak antolatzeko «baldintza guztiak» betetzen direla azpimarratu du: «Basazabal edo garbitokia bezalako lekuak izateaz gain, Udalak ere baliabideak eskura jartzen ditu horrelako ekimenetarako eta Kulturaz ere hor dago laguntzeko. Zorte handia da hori», aipatu du.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Udako musika printzak' edizio berri bat hastear da agertoki berezietan

Azpeitia: 'Udako musika printzak' edizio berri bat hastear da agertoki berezietan