Borrar
Iaz Alberdi anaiek zabaldu zuten sagardo denboraldia Añotan eta ohi bezala, jende ugari gerturatu zen. E.A
Txotx denboraldiari hasiera emango zaio larunbat honetan Añota sagardotegian

Azpeitia

Txotx denboraldiari hasiera emango zaio larunbat honetan Añota sagardotegian

Juan Joxe Unanue harrijasotzaile ohia izango da horren arduraduna eta 13:30ean hasiko da ekitaldia

Eli Aizpuru

Azpeitia

Martes, 7 de enero 2025, 20:18

Amaitu dira Gabonak, atzera utzi urte zaharra eta hasi da berria. Zabaldu da aro berria eta urtarrilarekin batera, badator sagardo denboraldia. Hala, aurtengo sagardo berria aurkeztuko dute Añota sagardotegian. Larunbat honetan izango da, hilaren 11n, eta eguerdian egingo da ekitaldia. 13:30ean elkartuko dira bertako upategian.

Urtero gonbidatu berezi batek hasi ohi du denboraldia eta oraingoan ere aukeratu dute horren arduraduna Añota sagardotegian. Juan Jose Unanue 'Goenatxo II.'-ak izango du ohore hori. Harrijasotzaile ohia izango da 2025eko «hau da aurtengo sagardo berria» oihukatuko duena. Alberdi anaiek izan zuten iaz horren ardura.

Musika eta bazkaria

Sagardoaren irekiera ekitaldian ez da musika eta festarako gogoa faltako. Laja eta Lutxurdixo trikitilariak girotuko dute eguna eta hauekin batera Loidisaletxe II.a eta Xebastian Lizaso bertsolariak ariko dira kantuan.

Behin lehen kupela ireki eta ekitaldia amaituta, bazkaria egingo dute.

Urtero jende ugari erakarri ohi du sagardoaren irekiera ekitaldiak Añota sagardotegira. Aurtengoan ere bazkarira bertaratu nahi dutenek, aurrez erreserba egiteko aukera dute. Horretarako, 943 81 20 92 telefono zenbakira deitu besterik ez dute egin behar. Menuaren prezioa 50 eurokoa da.

Beraz, lagunartean eta festa giroan usadioari jarraitzeko gonbitea luzatzen dute Añota sagardotegitik.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Txotx denboraldiari hasiera emango zaio larunbat honetan Añota sagardotegian