
Azpeitia
Txillardegiren inguruko hitzaldiarekin itxiko du Karmelo Landak 'Abertzaleak' zikloaSecciones
Servicios
Destacamos
Azpeitia
Txillardegiren inguruko hitzaldiarekin itxiko du Karmelo Landak 'Abertzaleak' zikloaE. A.
AZPEITIA.
Sábado, 26 de abril 2025, 19:57
Basazabal jauregian amaituko da datorren asteartean, apirilaren 29an, 'Abertzaleak' hitzaldi zikloa, Naziogintza Taldeak eta Azpeitiko Udalak elkarlanean antolatutakoa. Karmelo Landa historialari eta EHUko irakasle ohiak eskainiko du azken saioa, eta Txillardegiren figura politiko eta intelektualaren inguruan jardungo du, arratsaldeko 19:00etan hasita.
Zikloa aurkeztean adierazi zuten bezala, helburua izan da euskal abertzaletasunaren historian eragin handia izan duten bost figura ezagutaraztea, eta hala, Aita Manuel Larramendi, Sabin Arana, Eli Gallastegi 'Gudari', Telesforo Monzon eta orain Txillardegi izan dira protagonista. Edurne Alegria, Xabier Irujo, Nerea Azurmendi eta Pako Sudupe izan dira aurreko hizlariak, bakoitzak bere pertsonaia historikoari buruzko ikuspegia emanez. Landak berak azaldu bezala, zikloak «ikuspegi progresibo eta lotura duen ibilbidea» proposatu du, foralismotik nazionalismora eta independentismorako bidean izan diren erreferenteen eskutik. Zikloa «bereziki interesgarria» dela azpimarratu du, eta pertsonaia bakoitza sakonago ezagu-tzeko aukera paregabea eskaini duela ere.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.