Txakolin egun jendetsua ospatu zen pasa den zapatuan

Txakolin egun jendetsua ospatu zen pasa den zapatuan

Eguraldi ederra lagun, jende ugari bildu zen pasa den zapatuan Perez Arregi plazan ospatutako IV. Txakolin Egunean. Hamalau upategik hartu zuten parte bertan eta gerturatutakoek nahikoa trago egiteko aukera zuten. Horrekin batera euskal bildots eta Idiazabal gazta pintxoak zeuden aukeran -herriko lau gaztandegik ere hartu zuten parte-. Hori guztia Aire ahizpek girotuta, beren ahots goxoekin. Azpeitiko Gaixo eta Elbarrien Aisialdiko Taldeko kideek hartu zuten pintxoak banatu eta ekitaldian laguntzeko ardura.