Azpeitia
Trikigiro Eguna hilaren 24an da, eta dagoeneko salgai daude afarirako txartelakE. A.
azpeitia.
Sábado, 11 de octubre 2025, 20:45
Aurtengo Trikigiro Egunak badu data. Urriaren 24an izango da trikitilari eta trikitizaleen jaia eta dagoeneko eman dute egun horretako egitarauaren berri. Ohi bezala, afaria izango da Sanagustinen eta dagoeneko salgai daude bertaratu ahal izateko txrtelak. Sanagustinen bertan edo kulturaz.eus atarian eros daitezke horiek, 25 eurotan.
Publicidad
Hilaren 24an, 21:00etan izango da afaria. Aurretik, 19:00etan, gazteen kalejirarekin eta triki-poteoarekin hasiko dute festa, eta 20:00etan guztiak batera ibiliko dira kaleetan. Afariaren ostean, 23:00etan, erromeriarekin borobilduko dute eguna.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión