Azpeitia
Toxikoak etxetik at! izeneko tailerra antolatu du iganderako EkoetxeakE.A.
azpeitia.
Jueves, 26 de junio 2025, 20:51
'Toxikoak etxetik at!' tailerra antolatu du Ekoetxeak igande honetarako. Helburua da herritarrak ohartaraztea etxean erabiltzen diren garbiketa produktuek osasunean eta ingurumenean izan ditzaketen ondorioez, eta era berean, alternatiba natural eta jasangarriak sortzen irakastea. Ikastaroa goizeko 10:00etan hasiko da eta 12:30ean amaituko da.
Toxikoen kalteei buruzko informazioa jasotzeaz gainera, alternatiba osasungarriak eta ekologikoak nola prestatu ikasiko dute parte hartzaileek. Besteak beste, xaboi naturalak egingo dituzte, eta beren etxebizitzak ingurune osasuntsuago eta iraunkorrago bihurtzeko baliabideak jasoko dituzte. Tailerrean parte hartzea doakoa da, baina izena ematea ezinbestekoa da. Horretarako, ekoetxeako web orrira jo daiteke (ekoetxea.eus).
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.