Borrar
Herriko eta inguruko baserritar eta ekoizleak izan ohi dira azokan. Generazio berrien bultzada ere behar. E.A.
Azpeitia

Topaketa ekologikoa egingo dute ostiral honetan Azoka Plazan

Ohiko azokaz gain, edari ekologikoak eta hauen eta pintxoen dastaketa edo haurrentzako eskulanak izango dira bertan

ELI AIZPURU

Asteazkena, 12 urria 2022, 00:12

Comenta

Biolur nekazaritza ekologikoaren aldeko elkarteak eta Elikaguneak elkarlanean topaketa ekologikoa antolatu dute. Ostiral honetan, urriak 14, izango da, Azoka Plazan. Ohiko azokaz gain, abeltzaintza ekologikoari buruzko bideoaren aurkezpena, eskualdeko edari ekologikoen postuak, edari eta pintxo dastaketa eta haurrentzako eskulanak izango dira.

Ostiralero bezala, elikagunean izango dira inguruko baserritarrak eta ekoizleak beren produktuak saltzeko. 16:30etik 19:30era bitartean izan ohi da ostiral arratsaldeetako azoka. Oraingoan, eskualdeko edari ekologikoak ere izango dira eskuragarri. Hala nola, Zestoako Ekain sagardoa, Errezilgo Bio-k, Beizamako Urkizahar txakolina eta Azpeitiko Unanue. Ondoren, 17:00etatik 17:30era, 'Abeltzaintza ekologikoarekin dena hobetzen da' bideo aurkezpena eta tertulia izango dira.

Hizlari lanetan ariko dira, besteak beste Judit Garcia (Etxeberri Goikoa), Gregorio Zuaznabar (Sarobe) eta Ane Aranburu (Ertxiñeko).

'Abeltzaintza ekologikoarekin dena hobetzen da' bideo emanaldia eta tertulia ere izango dira (17:00)

Azkenik, 17:30etik 19:30era bitartean edari eta pintxo ekologikoen ekodastaketa egingo dituzte. Bitartean, haurrekin gerturatzen direnek, txikitxoak eskulan tailerrean entretenitzeko aukera izango dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Topaketa ekologikoa egingo dute ostiral honetan Azoka Plazan

Topaketa ekologikoa egingo dute ostiral honetan Azoka Plazan