Tolosako Arozena harategiak irabazi du Euskal Herriko VIII. Txorizo Egosi Lehiaketa
E.A.
Asteartea, 15 azaroa 2022, 00:05
Euskal Herriko VIII. Txorizo Egosi Lehiaketa izan da asteburuan Azpeitian eta Bizkaiko, Nafarroako eta Gipuzkoako 27 harakinek hartu dute parte.
Estua izan zen lehia, izan ere, berdinketa baten ostean erabaki behar izan zuten epaimahaikideek sailkapena. Lehen saria Tolosako Arozena harategiarentzat izan zen, bigarrena Donostiako Arteaga harategiarentzat, eta hirugarrena, Ibarrako Joxe Mari Barriola harategiarentzat. Mikel Odriozola Azpeitiko Udaleko Festa zinegotzia, Ainhoa Maiztegi Gipuzkoako Harakinak elkarteko kidea eta Ederto harakin taldeko Maria Luisa Odriozola izan ziren sariak banatzen.
Irabazleak txapela eta Mikel Sanjuan tailugileak egindako garaikurra jaso zuen. Bigarren eta hirugarren sailkatuei, berriz, Azpeitiko Udalaren garaikurra eman zieten.