Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Azpeitia

Telesforo Monzonen inguruko hitzaldia eskainiko da asteazkenean

E. A.

azpeitia.

Sábado, 15 de marzo 2025, 19:29

Asteazken honetan, martxoaren 19an Pako Sudupe idazleak Telesforo Monzoni buruzko hitzaldia emango du Basazabl jauregian, 19:00etan hasita. Naziogintza taldeak',´-udalaren laguntzarekin-, antolatutako 'Abertzaleak hitzaldi zikloaren barruko laugarren hitzordua izango da.

Telesforo Monzón Ortiz de Urruela (Olaso dorrea, Bergara, 1904ko abenduaren 1a - Baiona, Lapurdi, 1981eko martxoaren 9a) euskal idazlea eta politikari nazionalista izan zen.

Bigarren Errepublikaren garaian Eusko Jaurlaritzako kidea izan zen, buruzagi jelkide gisa. Gerra Zibila galdu ondoren, erbestera ihes egin beharra izan zuen. 40 urtez Ipar Euskal Herrian bizi izan zen; aldi hartan aldaketa ideologiko sakona izan zuen, eta Hego Euskal Herrira itzuli zenean Herri Batasunaren sorreran parte hartu zuen.

Txillardegirekin amaituko da Abertzaleak zikloa. Datorren apirilaren 29an izango da hori eta Karmelo Landak eskainiko du solasaldia.

Zikloaren helburua da «euskal abertzaletasunaren bost figura enblematiko ezagutaraztea». «Euskal nazionalismoaren historian lorratz sakona utzi duten bost pertsonaia erreferentzialak. Aber-tzaletasunaren eremuan eragin handikoak, zaila baita gaur egungo euskal nazionalismoa ulertzea haien ekarpenak aintzakotzat hartu gabe», azaldu dute Naziogintza taldeko kideek.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Telesforo Monzonen inguruko hitzaldia eskainiko da asteazkenean