Borrar

Azpeitia

Telebistako seinalea Matxinbentako kaskoraino helarazi du Udalak

E. A.

Azpeitia.

Martes, 18 de marzo 2025, 19:57

Matxinbentako herrigunean antena bidezko telebista seinalerik gabe zeuden azkenaldian. Azpeitiko Udalak, seinale hori iristeko eta auzotarrek telebista ikusi ahal izateko beharrezko lanak egin ditu.

«Matxinbentako kaskoa baino beheraxeago, seinalea iristen den lekuan, Azpeitiko Udalak jarritako antena bat dago. Antena horretan jasotzen den seinalea kable bidez joaten da kaskoraino», zehaztu dute udaletik.

Orain arte zegoen kablea, ordea, duela dozenaka urte auzotarrek auzolanean jarritakoa zela azaldu du erakundeak eta «urteen poderioz, bai zutoinak eta bai kablea izorra-tzen joan dira,telebista seinalea galtzeraino». Ondorioz, udalak kable berria jarri du, eta zutoinak konpondu ditu. 14.980 euroko aurrekontua izan dute lanek.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Telebistako seinalea Matxinbentako kaskoraino helarazi du Udalak