Mar-mar teatroaren 'Tarzan' obra haurrei nahiz helduei zuzenduta dago.
Azpeitia

'Tarzan' eta 'Tarara' lanak ikusgai asteburuan Euskal Antzerki Topaketen barruan

Lehena, Soreasu antzokian izango da gaur 17:00etan eta Hika Teatroak 'Tarara' antzeztuko du igandean, 19:00etan

E.A.

Sábado, 5 de noviembre 2022, 00:06

'Herriye' anztezlanaren arrakastaren ostean, asteburuan jarraipena izango dute hasi berri diren Euskal Antzerki Topaketek. Gaur, zapatua, haur eta helduei eskainitako lana anzteztuko du Mar-mar teatroak Soreasun. 17:00etan hasiko da emanaldia. Aritza Rodríguez, Javi Tirado, Irene Hernando eta Eriz Alberdi dira aktoreak. Jose C. Garciak zuzendu du obra.

Publicidad

Bihar, igandean, berriz, 19:00etan eta Soreasu antzokian baita ere, Hika Teatroaren txanda izango da. 'Tarara' lana taularatuko dute Tanie Fornielesek, Kepa Errastik, Jurdana Otxoak, Eneritz Artetxek, Jose Cruz Gurrutxagak, Adrián García de los Ojosek eta Iñar Sastrek.

Sarrerak aurrez eskura daitezke www.kulturaz.eus atarian.

Bestalde, Euskal Antzerki Topaketak direla eta, ez da zine emanaldirik izango Soreasu antzokian, hauek dirauten bitartean.

Azkenik, Topaketen 40. urteurren honetan ere 'Txotxongiloak eta maskarak antzerkian' erakusketa zabalik dago Betharram aretoan. Ordutegia honakoa da: astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara, eta asteburuetan eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad