Tabirakoko neskek eta Easoko mutilek irabazi dute Gabonetako Saskibaloi Topaketetan

Giro «aparta». 200 neska-mutil inguru aritu ziren jokoan. /  MIKEL AMENABAR
Giro «aparta». 200 neska-mutil inguru aritu ziren jokoan. / MIKEL AMENABAR

ISBko antolatzaileen esanetan «giro aparta» izan da eta 200 neska-mutil inguru aritu dira jokoan Iraurgikoekin batera

E.A. AZPEITIA.

Iraurgi Saski Baloiaren Gabonetako Topaketak jokatu dira asteburuan eta antolatzaileen esanetan «giro aparta» izan da. Durango, Gasteiz, Lizarra, Donostia, Beasain, Arrasate, Ordizia eta Urretxutik etorritako 200 neska-mutil izan dira lehian, Iraurgiko Azkoitiko eta Azpeitiko taldeekin batera, saskibaloiazgozatzeko. Emaitza «gutxienekoa» bada ere, adierazi dute klubetik, «Sanagustinen denek batera bazkaldueta elkar hobeto ezagutzeko aukera ez zuten alferrik galdu». Lehiatzera etorri ziren ordea eta Tabirako, nesketan, eta Easo, mutiletan, izan ziren aurrenak, biak ala biak, finalean, Ordiziko neska-mutilak gaindituta. Aurrez, finalerdietan, Durangoko eta Ordiziko neskek Azkoitiko ISBkoei eta Beasaingo BKLkoei irabazi zieten, eta hauen arteko 3.eta 4. postuetarako lehian azkoitiarrak izan ziren nagusi. Mutiletan, Azpeitiko ISBko A taldea izan zen hirugarrena, eta Urretxuko Goierri laugarrena.

Nesketan, Easo, ISB B, Gasteizko Araski, ISB A eta Lizarrako Oncinedak osatu zuten sailkapena, eta mutiletan, berriz, Arrasateko Ointxe, ISB B eta Beasaingo BKLk. Amaieran, garaikurrak eta topaketako kamiseta bana oparitu zizkieten parte hartu zuten haurrei, oroigarri gisa, eta klubetako arduradun guztiek «itzultzeko asmoa azaldu zuten».

Hurrengo Gabonetako topaketetan, 2009an jaiotako neska-mutilen txanda izango da.