Azpeitia
Sexualitatea eta aitatasuna, Guraso Eskolen eskaintzako lehen tailerrakHoriez gainera, aurrera begira, zibersegurtasuna eta pantailen erabilera egokia; aniztasuna eta kulturartekotasuna; eta lehen sorospenak tailerrak emango dira
Azpeitia
Jueves, 6 de febrero 2025, 20:33
Gurasoengandik jasotako kezkak kontuan hartu eta Guraso Eskolen eskaintza prestatu du udalak. Honela, sexualitatea; aitatasuna; zibersegurtasuna eta pantailen erabilera egokia; kulturartekotasuna eta aniztasuna; eta lehen sorospenak gaiak jorratuko dituzte datozen hilabeteetako Guraso Eskoletan, hainbat hitzaldi eta tailerren bidez.
Publicidad
Sexualitateari lotutako hitzaldiak izango dira lehenak, adin etapaka banatuta: otsailaren 12an, 'Pornografia gaur egungo sexu-heziketa ote?' hitzaldia emango du Anne Sanz de Galdeano Legardak, Azpeitiko Udalaren Lardaxka sexu aholkularitza zerbitzuko sexologoak, nerabeen gurasoei zuzenduta.
'Nola hitz egin sexuaz zure seme-alabekin' gaia landuko dute hurrengo bi saioetan: otsailaren 19an, Anne Sanz de Galdeano de Legarda izango da hizlaria, eta LHko ikasleen gurasoentzat izango da hitzaldia; otsailaren 27an, berriz, Harremanak elkarteko Aitziber Estonba izango da hizlaria, eta HHko ikasleen gurasoei bideratuta egongo da.
Aitatasun tailerra izango da otsailean hasiko den beste eskaintza. Besteak beste, aitatasunaz, zaintzaz, kudeaketa emozionalaz eta harremanez ariko dira tailerrean, On:Giz/Ez:Berdin elkarteko Mikel Arakisek gidatuta. Lau saiok osatuko dute tailerra: otsailaren 10ean, martxoaren 6an eta 20an eta apirilaren 3an izango dira.
Hitzaldi edo tailer guztiak Basazabal jauregian izango dira, 18:00etan hasita, eta doakoak izango dira. Sexualitateari buruzko hitzaldietara joateko, aurrez izena eman beharrik ez da egongo, baina aitatasun tailerrean parte hartzeko beharrezkoa izango da izena ematea. Lotura honetan dago horretarako aukera: https://forms.gle/cjZ6g4zrxGgdzApr9. Otsailaren 12ra arteko epea egongo da.
Publicidad
Informazio gehiago nahi duenak Azpeitiko Udaleko Hezkuntza Sailera dei dezake: 943 25 50 06.
Martxoan eta apirilean, gehiago
Aurrera begira, kulturartekotasunari (martxoak 12), aniztasun kulturalari eta arrazakeriari (martxoak 18) eta migrazio-prozesuei lotutako zurrumurru eta jarrerei (martxoak 26) buruzko hitzaldiak izango direla martxoan iragarri dute.
Horrez gain, KZgunearekin elkarlanean, zibersegurtasunari eta pribatutasunari buruzko zortzi orduko ikastaroa antolatuko du udalak (bi orduko lau saio, martxoaren 10ean, 17an, 24an eta 31n); eta pantailak, sare sozialak eta Internet modu osasunean erabiltzen ikasteko lau orduko ikastaroa apirilean (bi orduko bi saio, apirilaren 8an eta 15ean). Parte hartzeko, izena eman beharko da.
Publicidad
Osasunaren arloan, DYArekin elkarlanean, lehen sorospenei buruzko teoria (apirilak 29) eta bihotz-biriken suspertzea eta kanpoko desfibrigailuarenerabilera (maiatzak 6) ikasteko aukera ere izango dira. Horietan parte hartzeko ere izena eman beharko da.
Udazkenekoen balorazioa
Bestalde, udazkeneko Guraso Eskoletan, bi gai nagusi jorratu zituzten: mugikorrak eta nerabeen osasun mentala, eta, bestetik, familia barruko harremanak eta gurasoen erreferentzialtasuna. Bai udalak eta baita bertaratutakoek «oso ondo» baloratu dituzte saio horiek.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión