Seaskari 3.000 euroko dirulaguntza eman dio Udalak

Udal ordezkariak eta Seaskakoak, Senperen. / UDALA
Udal ordezkariak eta Seaskakoak, Senperen. / UDALA

Manex Erdozaintzi Etxart Kolegioa laguntzeko egindako Herri Urrats jaialdian parte hartu zuten udal ordezkariek

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO AZPEITIA.

Azpeitiko Udalak 3.000 euroko dirulaguntza eman dio Seaska Ipar Euskal Herriko ikastolen elkarteari. Igandean izan ziren udal ordezkariak Herri Urratsen, aurtengoan Manex Erdozaintzi Etxart Kolegioaren alde antolatu den festan.

Aitor Bereziartua, Josu Labaka eta Ainara Larrañaga udal ordezkariak Hur Gorostiaga Seaskako zuzendariarekin eta Paxkal Indo Seaskako lehendakariarekin elkartu ziren eta bertan eman zieten dirulaguntza.