Borrar
Las diez noticias de la jornada

Azpeitia

Sare sozialen erabileraz gogoeta egiteko hitzaldia eskainiko da gaur Basazabalen

E. A.

azpeitia.

Martes, 27 de mayo 2025, 20:14

Gazteen eguneroko bizitzan gero eta presentzia handiagoa duten sare sozialek gurasoen artean kezka eta galdera ugari sortzen dituzte: zertarako erabiltzen dituzte haiek sare sozialak? Zein arrisku eta aukera dakartzate? Nola lagundu erabilera osasuntsu eta kontzienteagoa egiten?

Galdera horiei eta antzeko beste batzuei erantzuna bilatzeko asmoz, «Share, Like... eta hezkuntza? Sare sozialen gida gurasoentzat» izeneko hitzaldia antolatu dute Hazkundeko kideek. Jarduera gaur, asteazkena, izango da Basazabal Jauregian, 18:00etan, eta parte-hartzaileek euskaratik gaztelerarako itzulpen zerbitzua izango dute eskura, hala behar izanez gero.

Hitzaldian hainbat gai jorratuko dira, besteak beste: haur eta nerabeek gehien erabiltzen dituzten sare sozialak zeintzuk diren, zergatik diren hain erakargarriak, jarraitzen dituzten eduki motak, sare sozialek dakartzaten arriskuak eta gurasoek zer egin dezaketen seme-alaben erabilera osasungarriago bat bultzatzeko. Gainera, gurasoen galderei erantzuteko tarte berezia ere egongo da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Sare sozialen erabileraz gogoeta egiteko hitzaldia eskainiko da gaur Basazabalen