Azpeitia
Sañu Eguna ospatuko dute igande honetan eta parte hartzeko deia luzatu duteSecciones
Servicios
Destacamos
Azpeitia
Sañu Eguna ospatuko dute igande honetan eta parte hartzeko deia luzatu duteE. A.
azpeitia.
Viernes, 25 de abril 2025, 20:51
Sañu Eguna ospatuko da igande honetan, apirilaren 27an, hirugarren aldiz, Sañuko zelaietan. Ekimen honek «lurraldearen eta natur ondarearen defentsa» du ardatz, eta «makroproiektu eolikoen mehatxuaren» aurka egiten du. Parte-hartzaileak inguruko auzo eta mendietatik oinez iritsiko dira, elkartasunaren eta aldarrikapenaren bidez «lurraldea ez dagoela salgai» adierazteko.
Ekitaldia herri plataformek, auzo elkarteek, mendizale taldeek eta naturaren aldeko eragileek babesten dute. Piaspe zentral eolikoaren aurkako borroka duela hiru urte hasi zen, eta nahiz eta proiektuaren inguruan isiltasuna egon den, «Statkraft enpresak bere lana jarraitu du, lurjabeekin harremanetan eta udalei presioa eginez», azaldu dute Sañu Bizirik eta Txillarramendi auzo elkarteko kideek.
Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Inpaktuaren Adierazpena «edozein unetan» etor liteke, eta horren arabera proiektuak «aurrera egingo duen edo ez» erabakiko da. «Erabakigarria izango da Azpeitia, Errezil eta Zestoako udalen jarrera, baina benetako giltza tokiko jendearen ekimenean dago», diote.
Sañu Egunaren bidez, parte-hartzaileak gonbidatuak daude «lurraldea ezagutu, maitatu eta defendatzera, energia trantsizioaren eta garapen ereduaren inguruan galderak egitera, eta sistema arpilatzailearen aurrean alternatibak eraikitzera».
Goizean zehar, salda eta pintxoak izango dira saletxean eta ez dira faltako trikitilariak edota umeentzat jolasak. Taldean gerturatu nahiz gero, 08:00etan aterako dira Errezildik; 09:00etan, Zestoatik (Gurutzean); 08:30ean Azkoititik (Liburutegitik busez) eta 09:00etan, Azpeititik (Enparantza Nagusian).
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.