Borrar

Azpeitia

Sañu Eguna antolatu dute hilaren 27rako eskualdeko zenbait taldek

E. A.

Azpeitia.

Lunes, 14 de abril 2025, 19:53

Hilaren 27an, igandez, Sañu Eguna antolatu dute eskualdeko zenbait taldek. Piaspeko proiektu eolikoaren egoeraren berri emateaz gainera, salda eta pintxoak banatuko dituzte saletxeam, eta trikitilariek edo umeentzat antolatutako jolasek girotuko dute eguna.

Egitaraua

Sañoara edo Sañura oinez joango dira parte-hartzaileak egun horretan. Lau puntutik hasiko dute bidea: Errezildik 08:00etan abiatuko dira, Errezil Bizirik taldeko kideekin batera; Zestoan, Gurutzean jarri dute hitzordua goizeko 09:00etan, eta hango Agiroko kidee-kin egingo dute ibilaldia; Azkoitian, berriz, Anaitasuna mendi bazkunakoekin egingo dute, eta han autobusa hartuko dute 08:30ean liburutegi ondotik; azkenik, Azpeitian 09:00etan abiatuko dira, plazatik, Lagun Onakoek lagunduta.

Eskualdeko hainbat taldek eta mendi elkartek egin dute bat egunarekin. Sañu Bizirikek, Lagun Onak mendi bazkunak, Errezil Bizirikek, Anaitasuna mendi bazkunak, OIetan ere ez! taldeak, Txilarramendi auzo elkarteak, Agiro mendi klubak eta Sokaitz eskalada taldeak antolatu dute eguna.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Sañu Eguna antolatu dute hilaren 27rako eskualdeko zenbait taldek