Misio Taldeko kideetako bat txekor errea banatzen Santio Egunean. E.A.

Santio Eguneko txekor banaketan 5.450 euro bildu ditu Misio Taldeak

Afrikako bi proiektutara bideratuko du dirua eta herritarrei nahiz udalari eskerrak eman dizkie taldeak, jasotako erantzuna dela-eta

E.A.

Sábado, 30 de julio 2022, 00:05

Pasa den Santio Eguneko txekor errea pintxotan banatzeko ardura hartu zuen, ohi bezala, Misio Taldeak. Lan horri esker, taldeak aditzera eman duenez, 5.450 euro bildu dituzte eta batutako dirua, aurrez esanda bezala, Afrikako bi proiektutara bideratuko dute. Honela, zati bat Kamerungo Douala herriko Makepe Missoke umezurztegian hainbat lan egiteko erabiliko dute.

Publicidad

Hala nola, «osasun Sistema indartzeko, janaria bermatzeko, eraikina baldintza egokietan jartzeko eta bertan bizi diren haur eta emakumeekin beste hainbat ekintza aurrera eraman ahal izateko». Beste zatia, Tanzaniako Kilimanjaroko Moshi herriko eskolarentzat jangela eta okindegia lortzeko erabiliko da.

Jasotako erantzuna dela eta, Misio Taldeko boluntarioek idatzi bat helarazi diete komunikabideei herritarrak eta Udala eskertuz. Beraien esanetan, «bihotz-bihotzez» eskertu nahi dute azpeitiarrek nahiz udalak emandako laguntza.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad