SANTA LUZIA EGUNA OSPATU DUTE ELOSIAGA AUZOAN

SANTA LUZIA EGUNA OSPATU DUTE ELOSIAGA AUZOAN

Abenduak 13, Santa Luzia, egun handia izan ohi da Elosiaga auzoan. Jaia ospatzeko aurtengoan ere bertako ermitan meza izan zuten atzokoan eta ondoren, kalejiran hotzari aurre egin eta hamaiketakoa egin zuten 80 lagun inguruk Añota sagardotegian. Ez da aurtengo ekitaldi bakarra izango. Izan ere, bihar, kantu zaharren bazkaria egingo da Añota sagardotegian, Anjel Mariaezkurrenaren eskutik. Igandean ere jarraituko dute festan eta pilota partidak, herri kirolak eta bazkaria izango dituzte.