Santa Engraziako eguna ospatuko dute Lagun Onakekoek igandean

Egun osorako egitaraua prestatu du Mendi Bazkunak, eta 09:00etan da hitzordua

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO AZPEITIA.

Hurrengo igandean, hilak 14, Santa Engraziako eguna da, eta urtero bezala, egun osorako egitaraua prestatu du Lagun Onak Mendi Bazkunak. 09:00etan da hitzordua, anbulatorioaren aurrean. Bi aukera daude txangora joateko: Azpeititik oinez joatea edo Zestoara autobusez joan, eta Akoa auzotik igotzea Santa Engraziara.

Behin partehartzaileek Santa Engraziara iritsita, salda banatuko dute Santa Engrazian. Ondoren, 12:00etan, meza izango da hango baselizan eta gaztetxoentzat jolasak ere prestatu dituzte. 14:00etan, berriz, paella bazkaltzeko aukera izango da. Eguraldi onabada, Santa Engraziako bentan egingo dute otordua, eta txarra bada, berriz, Aizarnan. Arratsaldean ere haurrentzako hainbat jolas antolatuko dute. Trikitilariak ere izango dira egun osoan.

Izen-ematea

Behin festa amaituta, 16:00etan Aizarnara abiatuko dira txangoan parte hartzen duten lagunak, eta 18:00etan izango dute Azpeitira itzultzeko autobusa. Parte hartu nahi dutenek gaur, osteguna, dute izena emateko ezken eguna (www.lagunonakmb.org webgunean edo mendizaleen tabernan). Bazkideek lau euro ordaindu beharko dute eta gainerakoek, sei euro.