Borrar

Saninazioetan hainbat eginkizunetan lan egiteko pertsonak behar ditu Udalak

Interesatuek uztailaren 11ra bitartean eman dezakete izena udaletxean edo bertako webgunean

El Diario Vasco

AZPEITIA.

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Jueves, 5 de julio 2018, 00:11

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Udako herriko festak irauten duten epealdirako hainbat pertsona behar izan ohi ditu Udalak lanerako. Helburu zehatz horretarako deialdia egin du eta interesa duten pertsonek izena eman ahalko dute Udaleko sarrera erregistroan, uztailaren 11ra bitartean.

Langileak hautatzeko garaian, kontuan hartuko dira euskararen ezagutza, langabetua izatea eta eginkizun berdinetan lan esperientzia izatea. Aurkeztu beharreko dokumentazioa dira NAN fotokopia; Langabezian daudenen kasuan, hori horrela dela ziurtatzen duen eguneratutako agiria eta euskararen ezagutza ere eskaera orrian adierazi beharko da. Azpeitian erroldatua egotea, aldiz, Udalak berak egiaztatuko du. Informazio gehiagorako azpeitia.eus atariara zuzendu daiteke.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios