Borrar

Azpeitia

San Jose jaiak antolatu dituzte asteburuan Loiolan

Igandean izango dira ekitaldi gehienak. Bertako artisauen azoka dago goizean eta arratsaldean, herri kirolak izango dituzte

E. A.

AzpeitiA.

Viernes, 14 de marzo 2025, 20:08

Loiolako festak ospatuko dituzte asteburuan izen bereko auzoan. San Jose Eguna gerturatzen ari den heinean, asteburuan ipini dituzte ekitaldi gehienak baina hurrengoan ere izango du jarraipena. Atzo, ostiralez, mus txapelketarekin hasi zituzten jaien inguruko ekitaldiak, Kiruri jatetxean.

Bihar, igandean, izango dute jarraipena San Jose jaiek. Goizeko 11:00etatik aurrera, bertako artisauen azoka eta umeentzako puzgarriak nahiz jolasak izango dira Loiolako zabalgunean. Honako artisau hauek izango dira beren produktuak eskaintzen: Aldaxka, Ametsen Txokoa, Amuki, Begirada Berriak, Brewery Land, Endredamakina, Harrihari, Kohpao Studio, Lamua, Mimogoxo eta Oihele.

Arratsaldean, herri kirolen tartea izango da. Mikel Larrañaga eta Eneko Otaño aizkolariak eta Olaia Esnaola eta Lierni Osa harri-jasotzaileak izano dira bertan, 17:30ean hasiko da erakustaldia.

Festei bukaera hilaren 22an, emango diete auzotarrek. Hain zuzen ere, Elustondo anai-arreben eskutik erromeria izango dute orduan. Loiolatxo soziedadean.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco San Jose jaiak antolatu dituzte asteburuan Loiolan