Azpeitia
San Joan egunaz gozatu dute UrrestillanAsteazkenean jarraituko du jaiak eta Sanjoan Txiki Eguna izango dute, sagardo dastaketa, mus txapelketa edo haurrentzat merendolarekin
San Joan jaietan murgilduta daude urrestildarrak eta asteartearekin ospatu zuten zaindariaren eguna. Goizean goiz trikitilari gazteen kalejirak esnatu zituen herritarrak. Eguerdian, berriz, San Joan egunean ezinbestekoa den prozesioa eta meza izan zituzten. Jende ugari gerturatu zen parrokiara, loreak eskuetan, santua kalera atera eta prozesioan irtetzera. Behin San Joanek herriko kaleak bedeinkatuta, musika bandaren doinupean, eguneko meza ospatu zuten.
Buruhandiak eta Urrestillako erraldoiak ere festara gerturatu ziren sanjoanak ospatzeko eta gauean kontzertuen tartea izan zen, ndoni Ollokiegi, Labankada eta DJ Furyrekin.
Asteazkenarekin jarraituko du festak. San Joan Txiki eguna ospatzen dute eta ohi bezala, 12:30ean, sagardo dastaketa egingo da. Ondoren, mus txapelketa izango dute eta arratsaldean, haurrek hartuko dute protagonismoa. Izan ere, puzgarrietan jolasteko aukera izango dute estreinako eta merendola egingo dute gero.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.