Azpeitia
San Isidro Eguna ospatzeko elkartuko dira gaur Aratzerreka auzoanSecciones
Servicios
Destacamos
Azpeitia
San Isidro Eguna ospatzeko elkartuko dira gaur Aratzerreka auzoanE. A.
AzpeitiA.
Miércoles, 14 de mayo 2025, 20:18
San Isidro Eguna da gaur eta ohi bezala, egun handia izango da Aratzerrekan. Gaurkoan hainbait ekitaldi izango dituzte auzoan baserritarren eguna ospatzeko eta berriro igandean jarraituko dute egitarauarekin. Gaur, 11:00etan txupinazoarekin eta atxurraren igoerarekin hasiko dituzte festak. Gero, San Isidroren omenezko meza izango da, auzoko elizan. Segidan, sabelak betetzeko parada izango dute eta ondoren, herri kirol erakustaldia izango da, 12:30ean. Olaia Esnaola eta Haritz 'Norde' harri jasotzaileak eta Mikel Larrañaga eta Julen Alberdi 'Txikia IV'.a aizkolariak ariko dira plazan.
Festek igande arratsaldean segituko dute. Iagomagoren emanaldia (16:30), umeentzako jolasak, poniak eta merienda izango dira arratsaldean zehar. Jaiei bukaera atxurraren jaitsierarekin emango diote auzotarrek (20:00).
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.