Borrar
Aurreko jaialdiko irudia. E.A.

Azpeitia

Salgai daude igandean izango den Errekortari txapelketarako sarrerak

Iherraren omenezko txapelketaren hirugarren edizioa zezen plazan izango da, 17:30ean hasita, eta zortzi bikote ariko dira nor baino nor

Eli Aizpuru

AZPEITIA.

Martes, 13 de mayo 2025, 19:54

Jada salgai daude igande honetan, hilaren 18an, Azpeitiko zezen plazan jokatuko den Iherraren omenezko III. Uztai Txapelketarako sarrerak. Kalian Gora zezen elkarteak antolatu du eta 17:30ean hasiko da ekitaldia.

Zortzi bikote ariko dira nor baino nor gehiago, zezenaren aurrean beren trebezia eta ausardia erakutsiz. Guztira hamasei errekortari izango dira, tartean Xabier Iturralde azpeitiarra, Javier Soler (Canet d'en Berenguer) bikotekide duela. Haiekin batera izango dira, besteak beste, Ander Lizarralde (Villabona) eta Roberto Constanza (Orkoien); Mario Gonzalez (Tarazona) eta Luis Miguel Galingo Kimera (Rada); Asier Estarringa (Iruñea) eta Edgar Teixeira (Caparroso); Rafa Moralo (Alcora) eta Chus Zaldivar (Gallur); Julen Ruete (Peralta) eta Enaitz Tardio (Tolosa); Ander Gallastegi (Durango) eta Anartz Almorza (Bergara); eta Jorge Membrado (La Almunia) eta Alvaro Cabezon Cheli (Funes).

Pedro Dominguez ganadutegiko zortzi behiren aurrean aritu beharko dira parte hartzaileak lehen fasean. Finalean, aldiz, ganadutegi bereko Porterica, Triana eta Reginata izango dituzte aurrez aurre.

Saioaren amaieran, ikusleek behiekin jolasean aritzeko aukera izango dute.

Sarrerak maiatzaren 16ra bitartean eskura daitezke Mendizabal, Korrale, Jim Clark eta Pastorkua tabernetan. Gainera, erreserbak egiteko aukera ere badago, 629 27 12 27 telefono zenbakira deituta. Haurrek (0-5 urte) doan sartu ahal izango dira, 5 eta 14 urte artekoek 8 euro ordainduko dute, eta 15 urtetik gorakoek, 15 euro.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Salgai daude igandean izango den Errekortari txapelketarako sarrerak

Salgai daude igandean izango den Errekortari txapelketarako sarrerak