Borrar
Sahatsa dantza taldearen ikuskizuna. SAHATSA
Azpeitia

'Sahatsa Plazan' irudi eta doinu anitzez osatutako ikuskizuna, bihar

Azpeitia Dantzan egitasmoari hasiera emango dio eta 20:00etan, herriko plazan izango da emanaldia

ELI AIZPURU

Ostirala, 1 uztaila 2022, 00:03

Comenta

Duela egun batzuk, Hazparne eta Azpeitiaren arteko senidetasuna sendotuz, Sahatsa dantza taldeak emanaldia eskaini zuen Hazparneko plazan. Frontoia gainezka zela, jende ugari bildu zen 'Sahatsa plazan' ikuskizunaz gozatzera. Emanaldi bera eskainiko du bihar, uztailak 2, Sahatsak Azpeitiko plazan. 20:00etan hasita, Azpeitia Dantzan egitasmoari hasiera emango dio ikuskizunak.

Dantza taldeko kideek dantzaldiaren nondik norakoak azaldu dituzte herritarrei gerturatzeko gonbitea luzatuz: mendez mende iraun duten 'Dantzari Dantza' Bizkaiko dantzen indarra eta Gipuzkoako dantzen bilduma laburrak emango die hasiera emanaldiari. Ondoren, 'Urrundik heldu naiz' eta' Gogoaren baitan' doinu ezagunek egingo diete bidea jarraian izango diren «Fandango bizi bezain dantzagarriei eta Urkiolako Aita San Antonio sormenei».

Urkiolatik, Lanestosako uztai koloretsuekin agurtuko dute Bizkaia eta emango diete amaiera Sahatsak plazarako osatutako ikuskizunari. Azkenik, Etxahun Iruriri keinu bat egingo diete 'Agur Zuberoa' dantzatuz. Irudi eta doinu anitzez osatutako ikuskizuna eskainiko du, beraz, Sahatsa dantza taldeak.

Dantzaki eskola

Hurrengo asteburuan, uztailaren 10ean, Dantzaki eskolaren txanda izango da eta areto dantzak eskainiko dituzte, 19:00etan hasita, Soreasu antzokian. Emanaldia doakoa da baina sarrera aurrez hartu daiteke. Hirugarren eta azken saioa, berriz, uztailaren 17an izango da; Itsasi euskal kultur taldeak 'Arkupean' ikuskizuna taularatuko du Soreasun, 19:00etan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Sahatsa Plazan' irudi eta doinu anitzez osatutako ikuskizuna, bihar

Azpeitia: 'Sahatsa Plazan' irudi eta doinu anitzez osatutako ikuskizuna, bihar