Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Iazko Sahatsa dantza taldekoen emanaldia, plazan. E.A.

Azpeitia

Sahatsa dantza taldekoen eta Dantzaki eskolakoen emanaldiak asteburuan

Zapatuan, plazan izango da Sahatsaren emanaldia eta Jose Mari Orbegozoren dantza eskolakoek, berriz, igandean, Soreasun eskainiko dute jaialdia

Eli Aizpuru

Azpeitia

Jueves, 3 de julio 2025, 20:21

Azpeitia dantza eta tradizioz beteko da asteburu honetan, Azpeitia Dantzan programaren baitan. Egitasmoak lau emanaldi biltzen ditu aurten, horietatik bat plazan eta beste hirurak Soreasu antzokian. Lehen saioa pasa den larunbatean izan zen eta Luis Alberdi Beltza dantza eskolakoen ekitaldi jendetsua izan zen Soreasu antzokian. Ekitaldi guztiak doakoak dira, baina Soreasuko emanaldietarako sarrerak aurrez eskuratzea gomendatzen da, edukiera mugatua delako.

Hurrengo emanaldia larunbatean izango da, uztailaren 5ean, 19:30ean, Azpeitiko plazan. Bertan, Sahatsa dantza taldeak Sahatsa plazan 2025 ikuskizuna eskainiko du, Juan Luis Lizabe zuzendari dutela. Emanaldia Euskal Herriko dantza tradizionaletan barrena ibiliko da: Lapurdi eta Benafarroako jauziak, kontradantzak eta dantza luzeak izango dira abiapuntu, ondoren Bizkaiko dantzak hartuko dute plaza, Dantzari Dantzaren errepertoriotik aukeratutako piezekin eta dantzari trebeekin. Inguruetako joten erritmoak entzungo dira jarraian. Itsasertzera jauzi eginez, Kaixarrankaren irudia eta belardietako nekazari lanak irudikatuko dira, eta bukatzeko, Zuberoako dantzek emango diote itxiera ikuskizunari.

Hurrengo egunean, igandean, uztailaren 6an, 19:00etan, Jose Mari Orbegozoren Dantzaki eskolako ikasleek ikasturte amaierako emanaldia eskainiko dute Soreasu antzokian. Saloiko dantzak izango dira protagonista eta ikasleek ikasitakoa jendaurrean erakutsiko dute..

Azpeitia Dantzan programak aukera paregabea eskaintzen du Euskal Herriko dantza tradizionalak bertatik bertara ezagutzeko. Asteburuko bi hitzordu hauek kultur eskaintza aberatsa eta herriko taldeek egiten duten lanaren erakusgarri izango dira.

Behin asteburua igarota Azpeitia Dantzan egitasmoari amaiera emateko saio bakarra faltako da. Uztailaren 20an izango da azkena. bertan Itsasi dantza taldeko kideak izango dira Soreasun, 19:00etan. Honenbestez emango zaio amaiera aurtengo Azpeitia Dantzan egitasmoari.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Sahatsa dantza taldekoen eta Dantzaki eskolakoen emanaldiak asteburuan

Sahatsa dantza taldekoen eta Dantzaki eskolakoen emanaldiak asteburuan