Sahatsa Dantza Taldeak emango dio amaiera gaur Azpeitia Dantzan egitasmoari

Sahatsa Dantza Taldeko kideak. /  SAHATSA
Sahatsa Dantza Taldeko kideak. / SAHATSA

20:00etan emanaldia eskainiko dute Plazan baina aurrez, hamar minutu lehenago, pare bat dantza egingo dituzte Plaza Txikian

ELI AIZPURUAZPEITIA.

Udalak urtero antolatu ohi duen Azpeitia Dantzan egitasmoa amaierara heltzen ari da. Gaur, zapatua, izango da azken saioa. Sahatsa Dantza Taldeko kideak izango dira protagonista. 20:00etan izango da emanaldia, Plazan. Aurrez, 19:50ean pare bat dantza eskainiko dituzte Plaza Txikian.

'Bizkaia soineko xuriz jantzia' da Azpeita Dantzan egitasmorako aukeratu duten saioa. Dantza taldetik adierazi dutenez, «mendez mende iraun duten dantza eta musika tradizionalez gain, sortu berri diren koreografiak ere osatuko dute emanaldia».

Sahatsa Dantza Taldeak eskainiko duen saioarekin amaituko da Azpeitia Dantzanen azken edizio hau. Aurrez, Itsasi Euskal Kultur Taldea izan zen Soreasuko taula gainean, lehen saioan, eta pasa den asteburuan, Jose Mari Orbegozoren Dantzaki akademiako ikasleak izan ziren protagonista, Soreasun baita ere. Oraingoan, kalera aterako du dantza Azpeitiko eta Azkoitiko dantzariez osattzen den taldeak.